Elhuyarren
hizketa-ezagutzailea

Transkripzioak eta azpitituluak, automatikoki eta minutu gutxian

Probatu
Ikusi bideoa

Zer eskaintzen dugu?

Azpititulu eta transkripzio automatikoak

Klik batean eta minutu gutxian sor ditzakezu azpitituluak zure bideo zein audioetan.

Transkribatzeko ere erabil dezakezu.

Azpitituluak editatzeko eta deskargatzeko aukera

Adituk edizio-interfaze bat du, zure azpitituluak erraz editatu eta deskargatzeko.

Azpitituluen itzulpen automatikoa

Azpititulu eleaniztunak sor ditzakezu klik bakar batekin, Elia itzultzailea integratuta baitago Aditun.

Irisgarritasuna

Azpititulatu zure bideoak entzumen-urritasuna duten erabiltzaileentzat, eta iritsi publiko zabalago batera azpitituluak hainbat hizkuntzatan eskainiz.

Edozein bideo zein audio

Edozein bideo- zein audio-fitxategi azpititula edo transkriba dezakezu. Adituk ohiko formatu gehienak onartzen ditu, hala nola MP4, MOV, AVI, WEBM, WMV, WAV, MP3...

Onlineko audio eta bideoak ere onartzen ditu (Youtube, Facebook, EITB, RTVE...)

Transkripzioak eta azpitituluak

Adituk automatikoki sortuko dizkizu audio eta bideoen azpititulu zein transkripzioak. Bukatutakoan, transkripzioaren testua edota azpititulu-fitxategia deskargatu dezakezu (VTT edo SRT formatuan).

Hitz bakoitzaren denbora-markak ere eskuragarri dituzu, bideoetan bilaketa aurreratuak egiteko, adibidez.

Azkarra

Lortu zure bideorako azpitituluak azkar-azkar. Klik bakar batekin, Adituren teknologiak zure bideoa edo audioa automatikoki transkribatuko du minutu gutxi batzuetan, eskuzko lan-orduak aurreztuz.

Elebiduna

Adituk euskara eta gaztelania ezagutzen ditu. Eta zure bideoak bi hizkuntzak batera baditu, automatikoki detektatzen ditu.

Eta ingelesa eta beste batzuk laster!

Konfidentziala

Erabiltzaileen datuak modu seguruan kudeatzen ditu Adituk, konfidentzialtasuna bermatuz prozesu osoan.

Itzulpenak

Adituk, Elia itzultzailea automatikoa baliatuta, 6 hizkuntza hauetara itzul ditzake transkripzioak eta azpitituluak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.

Zuzeneko transkripzioa

Mikrofonotik hitz egiten ari zarela zuzenean transkribatzeko aukera duzu.

API bidez ere erabil dezakezu Aditu, zure laguntzaile birtualean integratzeko, ekitaldiak zuzenean azpititulatzeko eta abar.

Informazio gehiago

Ediziorako interfazea

Transkripzioak edo azpitituluak zuzendu ditzakezu Adituren onlineko edizio-interfazea baliatuta.

Neurri-neurriko soluzioak

Bezeroen neurrira egindako soluzioak ere eskaintzen ditugu:

Gure zerbitzua zure laneko fluxuan, aplikazioan, CMSan... integra dezakezu gure APIa baliatuta.

Zure zerbitzarietan ere instala dezakegu gure hizketa-ezagutzailea.

...

Zure beharren araberako eskaintza bat egitea nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan

Transkripzio eta azpititulu profesionalak

Profesionalek egindako transkribapen edo azpitituluak behar badituzu, Elhuyarren itzulpen-zerbitzua kontrata dezakezu:

Itzultzaile profesionalek egindako azpititulu, transkripzio eta itzulpenak, Aditu teknologiaren laguntzaz.

Eliak eskaintzen dituen hizkuntzez gain, beste hainbat hizkuntzatara itzultzeko egiteko aukera.

Elhuyarren hizkuntza-kalitateko bermearekin.

Zure beharren araberako eskaintza bat egitea nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan

Aplikazio-eremuak

Aditu hizketa-ezagutzailea eremu askotan aplika daiteke

Ikus-entzunezkoak eta hedabideak

Dokumental edo saioen azpitituluak

Elkarrizketa edo bestelako audio-grabazioen transkripzioak

Hitzaldi edo ikastaroen azpitituluak, zuzenean zein ondoren publikatzeko

Pertsona-makina elkarrekintza

4.0 industriako hizketaz gidatutako makinak

Domotika

Elkarrizketa-agenteak eta laguntzaile birtualak

Dei-zentroak eta telefono bidezko arreta-zerbitzuak

Administrazio publikoa

Udalbatzar edo bestelako bileren aktak

Saio publikoen zuzeneko azpititulazioa

Irisgarritasuna

Entzumen-urritasuna dutenentzako azpitituluak

Ezgaitasun motorrak dituztenentzako diktaketa-sistemak

Demoak

Ikusi Adituren emaitza batzuk

Demo hauetan ikusten dena hizketa-ezagutzaile automatikoaren (eta, itzulpenen kasuan, itzultzaile automatikoaren) emaitza da, eskuzko zuzenketarik gabe, baina kasu guztietan ez dira horrelako emaitzak lortzen. Ikusi nola lor ditzakezun transkripzio onenak, edo probatu zuk zeuk zuzenean.

Tarifak

Aditu kontratatzeko planak

Probatu Aditu doan

Has zaitez zure bideo zein audioak transkribatzen! Erregistratu, eta probatu Aditu doan.

5 minutuko kreditua daukazu transkribatzeko eta itzulpenak egiteko

Probatu

Transkripzio automatikoa

15 /ordu *
Puntako transkripzio-teknologia
50 kreditu-ordu arte erosteko aukera
Hainbat bideo-eta audio-formatu
Lortu transkripzioa minutu gutxian
Erosi
* prezio honi BEZa gehitu behar zaio (% 21)

Transkripzio-bolumen handiagoak erosi edo aldizkako zerbitzu bat kontratatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

Ikerketa eta garapena

Adituk darabilen teknologia Orai adimen artifizialeko langunean sortutakoa da.

Orai NLP Teknologiak langunean adimen artifizialeko ikerkuntza, garapena eta berrikuntza egiten dute, industria- eta enpresa-ehun lehiakorragoa, administrazio publiko eraginkorragoa eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.

Jarri gurekin harremanetan

Adituri buruzko informazio gehiago behar baduzu, bete beheko formularioa